Bilduma berri eta zoragarriak margotutako paper garaikideen aukera zabalarekin.
Paperak lisoak izan daitezke, baina baita marra dotoreak eta diseinu klasikoak dituztenak ere. Horiek guztiek kutsu freskoa ematen dute ehundurak, koloreak eta argiak modu bikainean uztartuta. Eta noski, beti kalitate eta edertasun handia mantenduta, eta edozein espaziori harmonia eta dekorazio fina emanda.
Khromak beste behin ere maitemindu egin gaitu. Oraingoan, etxeko txikienentzako bilduma ekarri digu. Kidzzz bildumak haurren mundua urpeko mundu, oihan, espazioko agertoki edo maitagarrien ipuin bihurtuko du.
Bilduma fresko eta sortzaile honek horma-irudi digitalak ehunak dituzten zein ez dituzten margotutako paperekin eta stickerrekin uztartzen ditu. Zalantzarik gabe, oso kutsu pertsonala eta ezberdina emango dio haurren logelari eta mundu dibertigarrian eta fantasiaz betetakoan murgilduko ditu.